2020ko edizioaren jakinarazpena

jakinarazpena IKEI PHOTO CONTEST
-

 

 

Lagun agurgarriak,

Pandemiak eragotzi egin du IKEI Photo Contest-ek orain arte izan duen urteko maiztasuna izatea. Murrizketak (etxez etxeko konfinamenduak, mugikortasun-murrizketak, maskarak erabiltzea) oraindik ere indarrean daude hainbat herrialdetan, eta, kasu askotan, eragotzi egiten dute guztiz gozatzea ohiko “Gizarteko bizitzaz” eta “Enpresako Bizitzaz”, gure lehiaketako kategoria nagusiak, eta horrek zaildu egiten du batasuna, besarkadak eta irribarreak islatzea.

Zailtasun horiek ikusita, eta laster normaltasuna berreskuratzearen zain, IKEI Photo Contest-en edizio berri baten ospakizuna “stand by” egoeran geratu da.

Eskerrik asko orain arteko edizioetan parte hartu duzuen argazkizale guztiei. Lehiaketa ahal bezain laster berreskuratzeko motibazio handia zarete.

Ordura arte, aurreko edizio desberdinetako irudi irabazleekin gozatzen jarraituko dugu.

Laster arte,

“Zein da nire argazkirik gogokoena? Bihar egingo dudana.” - Imogen Cunningham

 

 

IKEI PHOTO CONTEST IKEI research & consultancy, S.A-ren 40. urteurrenaren ospakizunaren testuinguruan martxan jartzen den argazkilaritza sozialaren eta enpresako argazkilaritzaren nazioarteko lehiaketa bat da. IKEI 2.500 proiektu baino gehiago eta 600 bezerotik gora dituen nazioarteko presentzia duen enpresa bat da.

Lehiaketak bere bigarren edizioa ospatu du 2018an, 900 parte-hartzaile eta 2.600 argazki baino gehiago jasota.

Berriz ere eskertu nahi dugu abentura hau posible egiten duten pertsona guztien laguntza, bereziki  Mendiko, Naturako eta Abenturako Maria Luisa Memoriala Argazkilaritzaren Nazioarteko Lehiaketaren antolatzaileei.

Ikei Photo Contest - Izen emateko epea eta Argazkiak entregatzea. Hasiera eguna: 2019/11/04 Azken eguna: 2019/12/31

IKEI PHOTO CONTESTek bi kategoria ditu eta parte-hartzaile bakoitzak kategoria bakoitzeko bi argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez. Bi kategorietan edo bi kategoriatako edozeinetan parte har daiteke: 

1.
GIZARTEKO BIZITZA.
-

Kategoria honen helburua gizarteko bizitza islatzea da, zentzu zabalenean; bertan, pertsona agertuko da besteekin eta bere ingurunearekin erlazionatuta.

2.
ENPRESAKO BIZITZA.
-

Kategoria honen helburua aurrekoaren zehaztapena da. Enpresako bizitza jasotzea da helburua.

Ikei Photo Contest - Vida en sociedad

Milad Jalilian
Gizarteko bizitza – Ohorezko aipamen 2019
“Angel Game”

Ikei Photo Contest - Vida en sociedad

Mikhail Semenov
Gizarteko bizitza – Ohorezko aipamen 2019
“All people, as people, and I-Queen!”

Ikei Photo Contest - Gizarteko bitza ohorezko aipamen

Hardijanto Budiman
Gizarteko bizitza – Ohorezko aipamena 2018
“New Year is coming”

Ikei Photo Contest - Gizarteko bitza ohorezko aipamen

Javier Arcenillas
Gizarteko bizitza – Ohorezko aipamena 2018
“lecturas”

Ikei Photo Contest - Vida en sociedad

Emerson Catindoy
Enpresako bizitza – Ohorezko aipamena 2019
“Sign of Love”

Ikei Photo Contest - Vida en sociedad

Michelle Marie Ajoc
Enpresako bizitza – Ohorezko aipamena 2019
“Doctor to the Barrio”

Ikei Photo Contest - Empresako bizitza

Ignacio Carmona Loeches
Enpresako bizitza – Ohorezko aipamena 2018
“Julián y Neto 2”

Ikei Photo Contest - Empresako bizitza

Aung Ya
Enpresako bizitza – Ohorezko aipamena 2018
“The umbrella maker”

Argazki-lehiaketaren aurkezpena eta argazkiak bidaltzeko epea zabaltzea.

2019/11/04
Argazki-lehiaketaren aurkezpena eta argazkiak bidaltzeko epea zabaltzea.

Lehiaketara argazkiak aurkezteko epearen amaiera.

2019/12/31
Lehiaketara argazkiak aurkezteko epearen amaiera.

 Jasotako materialaren sailkapenaren hasiera. Epaimahaiko bileren eta bozketen hasiera. RAW artxiboak egiaztatzea.

2020/01/02
Jasotako materialaren sailkapenaren hasiera. Epaimahaiko bileren eta bozketen hasiera. RAW artxiboak egiaztatzea.

Epaimahaiaren erabakia argitaratzea eta irabazleei jakinaraztea.

2020/02/28
Epaimahaiaren erabakia argitaratzea eta irabazleei jakinaraztea.

“IKUSTEA EZ DA NAHIKO, ARGAZKIA SENTITU BEHAR DUZU.”

ANDRÉ KERTÉSZ
-

Yhabril Moro
Empresako bizitza Ohorezko aipamena 2018
“Recolecta”