2020ko edizioaren jakinarazpena

Ikei Photo Contest-eko Lege oinarriak

Argitalaritza Sozialaren eta Enpresako Argazkilaritzaren Nazioarteko III. Lehiaketa

Gizartearen eta Enpresaren Errealitatea erakutsiz

(LEGE OINARRIAK PDF-AN DESKARGATU)

 

LEGE OINARRIAK

Lehiaketa honetan parte-hartze hutsak jarraian azaldutako oinarri bakoitza eta guztiak onartzea eta betetzea esan nahi du.

Hemen azaldutako klausularen bat ez betetzeak parte-hartzailea automatikoki lehiaketatik kanpo uztea ekarriko du; horrela, parte-hartzaileak horrekin lotutako eskubide oro galduko du.

 

1. Lehiaketaren helburua

Gizarteko bizitzari eta enpresako bizitzari eskainitako argazki-lehiaketa da.

 

2. Enpresa antolatzailea

Argazki-lehiaketaren antolaketa IKEI research & consultancy, SA enpresaren ardura izango da.

 

3. Parte-hartzaileak

Interesa duten eta adinez nagusiak diren pertsona fisiko guztiek parte hartu ahal izango dute argazki-lehiaketan, kokapen geografikoa (mundu osoari zabalik) eta baldintza profesionala (argazkilari profesionalak eta afizionatuak) edozein izanik ere.

Parte-hartzaile bakoitza bere NANaren arabera identifikatuko da; horrela, NAN bakoitzeko parte-hartzaile bakarra egon ahal izango da eta NAN berberarekin ez da geroagoko bidalketarik onartuko.

Parte-hartzea doakoa da.

IKEI research & consultancy, SA enpresako langileek eta epaimahaiko kideek ezingo dute parte hartu. 

 

4. Kategoriak

Argazki-lehiaketak bi kategoria ditu. Bietan edo bietako edozeinetan parte har daiteke:

  • Gizarteko bizitza: kategoria honen helburua gizarteko bizitza islatzea da, bere terminorik zabalenean; bertan, pertsona agertuko da besteekin eta bere ingurunearekin erlazionatuta.
  • Enpresako bizitza:  kategoria honen helburua aurrekoaren zehaztapena da. Enpresako bizitza jasotzea da helburua.

Lehiaketaren enpresa antolatzaileak bere iritziaren arabera modu librean aldatu ahal izango du parte-hartzaileek argazki bakoitzari hasiera batean esleitu dioten kategoria.

 

5. Aurkeztu beharreko lanak

Argazkiek gizarteko bizitzaren eta enpresako bizitzaren errealitatea islatu beharko dute, lehiaketako kategoriei eskainitako epigrafean lehen adierazitako baldintzetan.

Parte-hartzaile bakoitzak gehienez ere bi argazki aurkeztu ditzazke kategoria bakoitzeko eta ezin izango da argazki bera bi kategoriatara aurkeztu. Argazki bakoitzak bakarra izan beharko du, irudi bakarrak osatutakoa izan behar du, alegia; beraz, serieak baztertuta geratzen dira.

Argazkiak zuri-beltzean edo koloretan izan daitezke, teknika- eta prozedura-askatasunarekin; argazkiak prozesatzean errebelatze digitalaren berezko doiketak onartzen dira (zurien balantzea, esposizioa, mailak, kontrastea, saturazioa, fokatzea, biñetak kentzea…), baita partikulen garbiketa eta ebakitze moderatuak ere. Ez da onartuko argazkiak fotografiatutakotik desberdina den errealitatea islatuko duen irudiaren edo irudiaren zatien manipulaziorik edo aldaketarik.  

Aurreko paragrafoan azaldutako ukituei edo tratamendu digitalari dagokionez mugak betetzen direla egiaztatze aldera, argazki finalisten kasuan, enpresa antolatzaileak oinarrizko RAW artxiboak bidaltzeko eskatuko die parte-hartzaileei. Bidalketa hori ez betetzeak (enpresa antolatzaileak eskatuta, derrigorrezkoa izango da finalistak diren argazkientzako) parte-hartzailea lehiaketatik kanpo uztea ekarriko du modu automatikoan, eta ondorioz, sari oro galtzea. Oinarrizko RAW artxiboek duten garrantzia kontuan hartuta, horien bidalketa WeTransfer plataformaren bidez egingo da. 

Eduki objektagarria dutela uste den argazkiak lehiaketatik kanpo geratuko dira, enpresa antolatzailearen edo epaimahaiaren irizpidearen arabera. 

 

6. Lanen bidalketa-prozedura

Argazkiak argazki-lehiaketarako sortutako web zehatzaren bidez bidaliko dira formulario bakar baten bidez: www.ikeiphotocontest.es  

Izen emateko formularioa betetzean eta parte-hartzea ixtean web horretako izen-emate sekzioan argazkiak igotzen dira.

Hasteko, argazkiak igotzen dira. Igotako argazki bakoitzerako (gehienez 4 argazki, kategoria bakoitzeko 2) honako hau zehaztuko da: (bi eremuak derrigorrezkoak):

  • Argazkiaren izenburua
  • Argazkiaren deskribapena

Jarraian, parte-hartzaileak bere datu pertsonalak beteko ditu (horiek guztiak derrigorrezko eremuak dira):

  • Izena 
  • Abizenak 
  • Telefonoa
  • Helbide elektronikoa
  • NANa

Lege-oinarriak eta pribatutasun-politika onartu ostean, parte-hartzaileak bidali eta izen-ematea itxiko du.

Parte-hartzaile bakoitzak argazki-bidalketa bakarra egingo du. Bidalketa bat baino gehiago eginez gero, lehena soilik onartuko da.

Lanak aurkezteko azken eguna: 2019/12/31.

 

7. Bidali beharreko lanen formatua

Argazkiak argazki-lehiaketarako sortutako web espezifikoaren bidez bidali beharko dira, JPG formatuan (ahal dela Adobe RGB 1998 koloreko profilarekin), alderik handienetik 1920 pixeleko tamainarekin eta gehienez 2 MBeko pisuarekin, 72 ppp-tan eta markorik, ertzik edo argazki-oinik gehitu gabe.

Aurrekoari kalterik egin gabe, argazki finalisten kasuan, lehen azaldu den moduan, enpresa antolatzaileak oinarrizko RAW artxiboak bidaltzeko eskatuko die parte-hartzaileei WeTransfer bidez. Horrela, 5. klausulan (Aurkeztu beharreko lanak) ageri diren ukiturekin edo tratamendu digitalarekin lotutako mugak betetzen direla egiaztatuko da.

Egiaztapen hori egin ostean, enpresa antolatzaileak sarituak izan diren argazkiak JPG edo TIF formatuan WeTransfer bidez bidaltzeko eskatuko die irabazleei, ahalik eta kalitate eta tamaina handienarekin.

 

8. Eskubideak

Argazkien egileak adierazi du argazkian ageri daitezkeen pertsonen, lekuen eta marken beharrezko baimena duela, eta parte-hartzailea izango dela erantzule bakarra arrazoi hori dela eta egin litekeen erreklamazio ororen aurrean. Enpresa antolatzailea erantzukizun orotatik salbuetsita geratuko da.

Jasotako argazkien esplotazio-eskubideak (erakusketa, erreprodukzioa, komunikazioa, argitalpen eta banaketa publikoa) enpresa antolatzaileari eta argazkien egileari dagozkio modu partekatuan, denbora- eta lurralde-mugarik gabe; hala ere, IKEIk argazkien egilea aipatu beharko du beti. Edonola ere, enpresa antolatzaileak argazki-lehiaketaren eta horren sustapenaren testuinguruan soilik erabiliko ditu argazki horiek eta bere jarduerari lotuta. IKEIk inoiz ez du irabazi-asmorik izango. Enpresa antolatzaileak argazkiren bat beste helbururen batekin erabili nahi izango balu, argazkiaren egilearekin negoziatuko luke erosketa.

Enpresa antolatzaileak hirugarrengoek interes komertzialekin egin lezaketen eskaera mota oro baztertuko du; esate baterako: lehiakideen datu pertsonalen eta lehiakideek lehiaketara aurkeztutako irudien lagapena, mailegua, esplotazioa, salmenta eta abar.

Argazki-lehiaketan zehar, enpresa antolatzaileak, lehiaketaren testuinguruan eta hura sustatze aldera, jaso duen argazki-materialaren aurrerapena hedatu ahal izango du.

 

9. Epaimahaia

Epaimahaia errekonozimendu handiko argazkilari profesional batek eta enpresa antolatzaileko presidenteak osatuko dute. Argazkien alderdi teknikoa eta argazkiek gizarteko bizitzaren errealitatea eta enpresako bizitza islatzeko duten modua baloratuko dute. Argazkiak banaka eta modu anonimoan baloratuko dira. Zehazki, epaimahaia hauek osatuko dute:

  • FERNANDO POSTIGO SILVA, argazkilari profesionala eta 25 urtez Diario Vascoko argazkilaria, erakusketa eta argitalpen asko egin ditu eta, beste sarien artean, 2001 urtean Prentsa eta Telebistaren Informatzaile Grafikoen Erakunde Nazionalaren saria jaso zuen.
  • ESTEBAN BARRENECHEA, IKEI research & consultancy, SA enpresako presidentea.

Lehiaketa garatzea eragozten duen egoera ororen aurrean, enpresa antolatzaileak, egokien iruditzen zaion moduan, epaimahaiaren osaera alda dezake.

 

10. Erabakia

Epaimahaiak epai apelaezina emango du 2020/02/28an eta epai hori argazki-lehiaketaren webgune espezifikoan eta sare sozialetan argitaratuko da.

Enpresa antolatzaileak irabazleei jakinaraziko die epaia posta elektroniko bidez eta telefono-dei bidez sarien entrega koordinatzeko. Parte-hartzailearen betebeharra da posta elektronikoko kontu bat eta harremanetarako telefono bat ematea.

 

11. Sariak

Argazki-lehiaketak bi sari ditu kategoria bakoitzean (lehen eta bigarren postua). Lau sari horiez gain, ohorezko hogei aipamen emango dira, kategoria bakoitzeko hamar, eta horien artean parte-hartzeari emango zaion saria zozkatuko da. Zehazki, sarien banakapena honako hau da:

“Gizarteko bizitza” kategoria:

  • Lehen postua: 1.000 euro *
  • Bigarren postua: 600 euro *
  • Ohorezko 10 aipamen

“Enpresako bizitza” kategoria:

  • Lehen postua: 1.000 euro *
  • Bigarren postua: 600 euro *
  • Ohorezko 10 aipamen

Parte hartzeagatiko Javier Larraya saria: Ohorezko 20 aipamenen artean, 300 euroko* zozketa egingo da.

Parte-hartzaile bakoitzak kategoria bakoitzeko sari bat bakarrik irabazi ahal izango du.

* Kopuru hauek dagozkion atxikipen fiskala izango dute.

 

12. Xedapen orokorrak

Lehiaketako enpresa antolatzaileak oinarriak aldatzeko edo baliogabetzeko eskubidea du egoki irudituz gero.

Lehiakideek emandako datu pertsonalak 2016lo maiatzaren 25ko Europako GDPR (General Data Protection Regulation) 2016/679 legedian ezarritakoarekin bat etorriz landuko dira. Haiek sarbide, zuzenketa- eta baliogabetze-eskubideak erabil ditzakete.

Argazki-lehiaketari buruzko zalantzaren bat izanez gero, posta elektroniko bidez emango zaio erantzuna. Hau izango da helbidea: ikeiphotocontest@ikei.es

 

Egutegia:

2019/11/04 Argazki-lehiaketaren aurkezpena eta argazkiak bidaltzeko epea zabaltzea.
2019/12/31 Lehiaketara argazkiak aurkezteko epearen amaiera.
2020/01/02 Jasotako materialaren sailkapenaren hasiera. Epaimahaiko bileren eta bozketen hasiera. RAW artxiboak egiaztatzea.
2020/02/28 Epaimahaiaren erabakia argitaratzea eta irabazleei jakinaraztea.